Urte berriarekin batera, ikastaro eta jarduera ezberdinak eskainiko ditu Udaberri jubilatuen elkarteak. Ez dira faltakoak diren antzerkia, fitnessa, meditazioa, memoria, tai-chia eta yoga. Horiez gain, hiru proposamen berri ere aurkeztu dituzte: dantza, eskulanak eta marrazketa.
Era berean, talde jarduera libreak izango dituzte, kostu ekonomikorik ez dutenak. Orain artean, izan dituztenak honako hauek izan dira: bingoa, billar jokoa, laborategia eta nordic walking irteerak. Aipatutakoez gain, aurrerantzean beste bi berri eskainiko dituzte: mendi ibilaldiak goizez eta irakurketa kluba.Edozein jardueretan izena emateko edo informazio zabalagoa jasotzeko, Udaberri elkartearen bulegora jo daiteke, abenduaren 18tik 21era eta urtarrilaren 8tik 12ra, ondorengo ordutegian: astelehenetan eta asteartetan, 10:00etatik 12:00etara, eta asteazkenetan eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.