Pikudo gorriak kaltetutako hiru palmondo moztuko dituzte Itxasmendin

Aritz Mutiozabal 2023ko abenduaren 14a

Itxasmendiko hiru palmodoak. (Zarauzko Udala)

Tratamendua jaso duten arren, barrutik usteldu dira hiru zuhaitzak,  eta erortzeko arriskurik izan ez arren, kendu egingo dituzte.

Uda hasieran herriko hainbat palmondotan pikudo gorria atzeman zuten, eta horri aurre egiteko, intsektizida bidezko endoterapia tratamendua aplikatu zitzaien. Itxasmendi auzoko hiru palmondotan gogor eragin du, ordea, intsektuak, eta azkenean kentzea erabaki du udalak

Hiru zuhaitzei tratamendua egin ondoren, pikudo gorriak kaltetuta zegoela ikusi zuten, eta beraz kimatu egin zuten, hostoak lurrera eror ez zitezen. Denbora bat igarota, palmondo horiek guztiz usteldu dira barrutik, eta erortzeko arriskurik ez duten arren, moztu egingo dituzte egunotan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide