Greba feminista orokorra baloratzeko asablada egingo dute ostiralean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abenduaren 17a

Joan den azaroaren 30eko greba feminista orokorreko manifestazioaren aurretik egin zuten ekitaldia Lege Zaharren Enparantzan. (Jabi Gonzalez Toston)

Koordinadora Feministak egin du deia, eta, zehaztu du aurrera begirako ildoak ere landuko dituztela. 18:30ean jarri dute hitzordua, gaztelekuan.

Joan den azaroaren 30eko greba feminista orokorraren balorazioa egiteko asanblada egingo dute abenduaren 22an, ostirala, Zarauzko Koordinadora Feministak deituta. Hala, protesta egin eta hiru astera egingo dute bilera egunak eman zuenaz hausnartzeko. Horrez gain, aurrera begirako ildoak lantzeko baliatuko dute hitzordua Koordinadora Feministak zehaztu duenez.

Halaber, jakinarazi dute herritar guztiei zabaldutako deialdia dela ostiralekoa, asanblada mistoa izango baita. 18:30ean izango da, gaztelekuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide