Doako perkusio ikastaroa eskainiko du Ander Zulaikak bihar arratsaldean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abenduaren 13a

Ander Zulaika bateria jotzailea. (UKT)

Imanol Urbieta musika eskolan emango du 18:30etik aurrera eta doakoa izango da. Hirugarren master-classa izango da Joseba Gallegok eta Rakel Arbeloak eskainitakoen ondotik.

Bueltan dira Imanol Urbieta udal musika eskolako doako perkusio master-classak eta etxea aski ongi ezagutzen duen musikari emango du ikastaroa, oraingoan; izan ere, bertako irakaslea den Ander Zulaikak eskainiko du. Eskarmentu handiko musikaria da, gainera, Donostiako Musikenen graduatu baitzen Jazz-bateria jotzaile gisa. 

Hori horrela, bihar 18:30etik aurrera musika eskolara gerturatzen direnek aukera ezin hobea izango dute primerako perkusio eskolak jasotzeko. Areto nagusian izango da saioa eta doakoa, aurrekoak bezalaxe. Joseba Gallegok eskaini zuen lehenengo master-classa iazko azaroan eta Rakel Arbeloak bigarrena aurtengo martxoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide