Euskaradun eta euskaltzaleen artean gogoeta sustatzeko lan saioa antolatu du Zirikak

Mireia Galarza Bastida 2023ko abenduaren 13a

Zirikak urrian egindako hausnarketa saioa. (Zirika)

Bihar izango da hitzordua, Gaztelekuan, 18:00etan. Abiapuntu bezala izango dute Ekhiñe Eizagirre eta Saioa Iraolak Elgoibarren euskara eta jatorri askotariko herritarrei buruz egindako ikerlana.

Zirika euskara elkarteak antolatuta, euskaradun eta euskaltzaleen artean gogoeta sustatzeko lan saioa antolatu dute. Bihar izango da hitzordua, Gaztelekuan, 18:00etan. 

Bideratzaile lanetan ariko dira Ekhiñe Eizagirre eta Saioa Iraola; izan ere, euskara eta jatorri askotariko herritarrei buruzko ikerlana egin dute Elgoibarren, eta ikerketa horren ondorioak mamitu eta horren gaineko gogoeta egiteko lan saioa izango da biharkoa.

Azalduko dute zergatik egin duten ikerketa eta zergatik den baliagarria euskararen aldeko borrokan. Gero, talde txikitan, lau gogoetagai proposatuko dituzte: iritsiera eta harrera, hizkuntza ideologia, denbora eta bizi baldintzak, eta entzuketa. Talde txiki horietan partekatuko dituzte ikerketan parte hartu duten pertsonen bizipenak. Bukatzeko, atseden baten ostean ondorioak jasoko ditugu. Hemen eman daiteke izena lan saiorako. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide