'Gabon Magikoak' emanaldirako sarrerak agortu dira

Aritz Mutiozabal

Eriz Magoaren ikuskizuna, Zinema pilotalekuan. (Aritz Mutiozabal)

Eneko Gutierrez, Peio Rivas, Eriz Magoa eta Xabi Magoa igoko dira igande arratsaldean Modeloko oholtza gainera, magia ikuskizuna eskaintzera.

Mago ezberdinen arteko elkarlanaren bidez sortutako ikuskizuna da Gabon Magikoak, non Eneko Gutierrez, Peio Rivas, Eriz Magoa eta Xabi Magoa batzen dituen. Igande arratsaldean, 16:45ean, eskainiko dute emanaldia, baina dagoeneko ikusmin handia sortu du herrian. Izan ere, udaleko Kultura sailak jakinarazi du sarrera guztiak agortu direla.

Ikuskizunean magia munduko oso ohiko formatua erabiliko du laukoak, aurkezle baten gidatuta. Horrela, emanaldiak dinamismo askoz handiagoa lortzen du, mago bakoitzak joko eta magia mota ezberdinak antzeztu ahal izan dezan.

Gabon Magikoak publiko osoari zuzenduta dago, familia osoari, non etxeko txikienek zein handienek momentu zirraragarriak eta dibertigarriak pasatuko dituzten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide