Ezpalak eta Rodeoren kontzertuak izango dira Hiruputzun abenduaren 16an

Mireia Galarza Bastida 2023ko abenduaren 12a

Ezpalak taldea. (Kulturaz)

Ostiralean, berriz, Bertsio Gaua egingo dute leku berean. Horretarako ez da aurrez sarrerarik eskuratu beharko. 

Musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da Hiruputzun asteburu honetan. Ostiralean, hain zuzen, Bertsio Gaua izango da bertan, 21:30etik aurrera. Dena den, ateak 21:00etan irekiko dituzte, eta ez da sarrerarik aurrez erosi beharko. 

Hurrengo egunean, berriz, Zestoako Ezpalak eta Rodeo taldeak ariko dira gaztetxean musika eskaintzen, 22:30ean hasita. Ezpalak rock alternatiboa egiten duen taldea da, eta 2019an sortu zen. Rodeo, aldiz, 2014tik ari da oholtzetara igotzen, eta stoner eta rock giroan koka daiteke taldea. Kontzertuko sarrera bakoitza 7 euroren truke eskuratu ahal izango da, eta momentuan bertan egongo dira salgai. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide