Carlos Briones CSICeko ikertzaile zientifikoa da, zientzia hedatzailea eta idazlea, eta ZarautzOn elkarteak gonbidatuta, datorren asteartean Bizitzaren jatorria hitzaldia eskainiko du Modelo aretoan; saioa 19:30ean izango da, dohainik eta gaztelaniaz.
Astrobiologia zientzia gaztea eta diziplinartekoa da, eta fisikaren, kimikaren, geologiaren, biologiaren eta ingeniaritzaren arloetako aurrerapenak uztartzen ditu. Lurreko bizitza duela 3.800 milioi urte inguru zeuden baldintzetan nola hasi zen aztertzen da, baita meteorito edo kometetatik iritsi ahal izan ziren molekulen ekarpenetatik ere. Eguzki-sistemaren barruan “bizigarritzat” jotzen diren beste ingurune batzuetan ere gerta ote daitekeen ere ikertzen da
Horretaz guztiaz eta gauza gehiagoz ariko da Carlos Briones bere hitzaldian.