Urrezko Aizkolarien Kopako finalerdiak jokatuko dituzte igande eguerdian Mikel Larrañagak, Xabier Zalduak eta Jokin Urretabizkaia Basozabalek, Orozkoko Zubiaur plazan. Jaialdiaren barruan, Binakako Harrijasotze Kopako emakumezkoen eta gizonezkoen jardunaldiak ere jokatuko dira.
Emakumezkoetan, Ainitze Zumeta zarauztarra eta Udane Ostolaza oriotarra ariko dira lehian, eta gizonezkoetan, berriz, bi zarauztar: Mikel Lopetegi Urra eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a. Harrijasotzaile bakoitzak ahalik eta altxaldi gehien lortu beharko ditu lau harri ezberdinekin, harri bakoitzarekin 2 edo 3 minutuko epean.