Bertso emanaldi ibiltari hau Zarautzen izango da datorren larunbatean, abenduaren 16an. "Herriko pasarteak kontatu eta gai bihurtuz, herrien mamia bertsoz azaleratzeko ariketa jolastia" da Herrimamituzen xedea, eta hala arituko dira Andoni Egaña eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariak. Beraiekin izango da Xabier Alberdi historialaria.
Zarauzko Merkatu Plaza sortu zutela 120 urte betetzen diren honetan, azoka biziberritzearen alde lanean ari den elkarteak eskaera berezia egin zieten Herrimamituzeko arduradunei: "Hamarkada luze hauetan merkatu plazan gertaturiko historia eta pasarteen inguruko saioa burutzea", hain zuzen. Hala arituko da hirukotea datorren larunbatean, 19:00etatik aurrera.