Desgaitasuna duten emakumeek aurre egin behar dioten indarkeria matxistaren errealitatea ezagutzeko asmoz jardunaldia egingo da datorren ostegunean, abenduaren 14an, 18:30ean hasita, Zarauzko Emakumeen Etxean.
Ekitaldi honetan, indarkeriaren forma eta adierazpen desberdinak emango dira ezagutzera, bai eta desgaitasuna duten emakumeei, familiei, laguntza sareei eta arretaren arloko profesionalei zuzendutako autoerrekonozimendu eta detekzio adierazleak ere. Horrez gain, espazio seguru bat sortu nahi dute, desgaitasuna duten emakumeen artean emozioak partekatu eta harremanak sortzeko.
Interesdunek aurrez izena eman beharko dute 943-00 51 36 telefonora deituta edo emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera idatzita. Zoom bidez ere jarraitu ahal izango da. Horretarako, elkartu@elkartu.org helbidera idatzi beharko da.