Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Zarauzko Udalak atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldia antolatu du datorren astearterako. Abokatu aditu batek gidatuko du saioa, 18:30etik aurrera, Antoniano aretoan; doakoa eta gaztelaniaz izango da.
Atzerritartasun arloko argibideak emango ditu eta entzuleek izan ditzaketen galderak erantzuteaz gain, paperak lortzeko eta mantentzeko tramiteak azalduko ditu. Baita familia berriz batzeko prozedura ere.