Zarautz Mugimenduan ekimena jarriko dute abian beste urte batez Zarauzko Udalak eta Batera Aske Koop. Elkarteak. Modu horretan, aniztasun funtzionala duten gazteei aisialdi eta hezkuntza espazio segurua nahiz kalitatezkoa eskaintzen zaie, ondo pasatzeko eta integratzeko asmoz. Ekimenak inklusiozko prozesuak ditu oinarri, pertsonalizatua eta eraginkorra izan dadin partaide guztientzat.
Berrikuntza moduan, bi talde sortuko dituzte aurten; bata, 12-16 bitartekoentzat, eta bestea, 16 urtetik gorako gazteentzat. Saioak Gaztelekuan egingo dituzte, eta egutegia eta ordutegia moldagarriak izango dira, partaideen aukeren araberakoak. Aurkezpen saioa datorren ostiralean egingo dute, abenduaren 15ean, Gaztelekuko ikuskizun aretoan, 17:00etatik 18:00etara, eta partaideentzat zein familientzat zuzenduta egongo da.
Izena eman nahi dutenek esteka honetako jarraibideei egin behar die kasu. Informazio gehiagorako edo edozein zalantza argitzeko, 680 15 57 46 edo 943-00 51 22 telefono zenbakietara dei daiteke edota gazteria@zarautz.eus eta asociacionbash@gmail.com posta elektronikoetara idatzi.