Hiruputzu Gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abenduaren 6a

Hiruputzu gaztetxeko sarraila hautsita. (Hiruputzu gaztetxea)

Hainbat irudi zabaldu dituzte sare sozialetan eraikinean indarrez sartu direla erakusteko. Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituztela zehaztu dute.

Hipurutzu gaztetxeak salatu du bart gauean lapurreta egin dutela eraikinean eta "gaztetxeen aurkako erasorik ez" egiteko aldarrikatu du. Sare sozialetan eman du gertatutakoaren berri eta hainbat irudirekin lagundu du informazioa indarrez nola sartu diren erakusteko. Bertan sarraila hautsita ikus daiteke.

Horrez gain, Hipuruputzuk jakinarazi du, besteak beste, kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak izan direla ostu dizkietenak. Halaber, Arraio Irratiak zehaztu du haren materiala ere eraman dutela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide