Zarauzko Hitzak eman du Euskararen Eguneko porrako saria

Erredakzioa 2023ko abenduaren 6a

Leire Zubizarreta Euskararen Eguneko porraren irabazlea bere saria rekin. (Jabi Gonzalez Toston)

Aiton-amonei entzundako euskarazko hitzik politena zein zen galdetu zien hedabideak bere irakurleei eta Euskaraldiko produktu sorta zozkatu du erantzuna eman zutenen artean.

Euskararen Eguna izan zen joan den igandean, eta, hori aitzaki hartuta lehiaketa berezia jarri zuen martxan joan den aste osoan Zarauzko Hitzak: aiton-amonei entzundako euskarazko hitzik politena zehaztea eskatu zuen irakurleei eta jasotako erantzunen artean Euskaraldiko produktu sorta zozkatu du.

Bada, hedabideak jaso dituen hitz guztien artean "zelatan" izan da sariduna. Norbaiti begira ezkutuan aritzearen ekintza azaltzeko erabiltzen da hitz hori eta Leire Zubizarreta erabiltzaileak igorri du. Irabazleak dagoeneko jaso du bere saria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide