Igeriketa ikastaroetarako lehenengo plazak esleitu dituzte

Erredakzioa 2023ko abenduaren 5a

Lehenengo hiruhilekoko eskoletan parte hartu ez dutenek izan dute izena emateko aukera, baina hainbat plaza hutsik geratu direnez, inskripzioetarako bigarren epea zabalduko dute abenduaren 18an.

Aritzbatalde udal kiroldegiak bigarren hiruhilekoko igeriketa ikastaroetako lehenengo plazak nork beteko dituzten jakinarazi du. Lehen hiruhilekoan eskoletan parte hartzerik izan ez duten herritarrei lehenago zabaldu zien izen ematea bigarrengoan plaza lortzeko aukera gehiago izan ditzaten. Behin lehenengo epe hori itxita eta plazak esleituta abenduaren 18tik 23ra izen emateko bigarren epea irekiko du lehenengo hiru hilekoan eskolak jaso zituztenei aukera berrio eskaintzeko; izan ere, plaza asko geratu dira hutsik. Azken horien emaitzak abenduaren 29an emango dituzte ezagutzera.

Hori horrela, honako hauek dira igeriketa ikastaroen bigarren hiruhilekorako jada esleitu dituzten plazak:

Horrez gain, zehaztu dute jada zabaldu dutela izen ematea ikasturte osoko igeriketa ikastaroetako. Aurrez aritu ez diren interesdunek joan den ostiraletik egin ditzakete inskripzioak eta egun ikastaroetan aritu eta maila gainditzen dutenek, abenduaren 20tik aurrera izango dute hurrengo mailan izen emateko aukera. Edonola ere, informazio gehiagorako edo edozein zalantza argitzeko, Aritzbatalde kiroldegiko harreran galdetu daiteke edo 943-00 51 23 telefono zenbakira deitu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide