Daguerre-Loidi garaile bigarren mailako gomazko paleta nagusian

Aritz Mutiozabal 2023ko abenduaren 5a

Gomazko paleta nagusiko irabazleak eta finalistak. (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa)

Joan den ostiral arratsaldean jokatu zuten finala Aritzbatalde pilotalekuan.

Lehen eta bigarren mailako gomazko paleta nagusiko finalak jokatu zituzten joan den ostiralean Aritzbatalde pilotalekuan. Bigarren mailan Zarautz Kirol Elkarteko Javier Daguerre eta Julen Loidi izan ziren txapeldun, eta lehen mailan, berriz, Danok Bat klubeko Igor Elezgarai eta Xabier Garalde.

Bikote zarauztarrak 25-18ko emaitzarekin irabazi zuten Beotibarren aurkako partida. Daguerre-Loidi sendo kantxaratu zen, eta Odei Arregi-Mikel Goitiaren aurkako lehia gogorraren ostean, garaile izan ziren.

Denok Bateko bikoteak 25-19 irabazi zuen Lagunak taldeko Kepa Arrizabalaga-Gorka Lizarralderen aurka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide