'Napoleon' filma jatorrizko bertsioan emango dute gaur

Aritz Mutiozabal 2023ko abenduaren 5a

Ridley Scottek zuzendu du ikus-entzunezkoa eta Joaquin Phoenix aktoreak gorpuztu du Frantziako enperadore ezaguna.

Ridley Scott zinegile ospetsuak zuzenduriko Napoleon filma emango dute gaur arratsaldeko saio originalean. Hala, jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute Napoleon Bonaparteren bizitza oinarri duen pelikula epiko-historikoa 19:30etik aurrera Modelon.

Ikus-entzunezkoak kontatuko du politikari eta militar frantses ezagunak boterera emandako jauzia eta Josefina enperatrizarekin izandako harremana, eta, Joaquin Phoenix eta Vanessa Kirby aktoreak izango ditu protagonista. Bi ordu eta erdiko iraupena du filmak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide