Udaberri Abebatzak beraien elkarteko abesbatzara batzeko deia egin die abestea atsegin duten zarauztarrei. Azaldu dutenez, entseguak astearte eta ostiraletan egiten dituzte elkartearen egoitzako lehen solairuan, 18:00etatik 19:00etara. Gehitu dute abesbatzako kide izateko ez dela beharrezkoa musikaren inguruan ezagutza izatea, eta nahikoa dela abesteko gogoa izatea bakarrik.
Interesa dutenek 615 70 02 98 telefono zenbakira deitu beharko dute edo imanol.aranzabal@gmail.com posta elektronikora idatzi. Bulegora joanda ere eman daiteke izena, hain zuzen, astelehen eta astearteetan, 10:00etatik 12:00etara, eta asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.