Bihar Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak haien boluntarioen lana eta inplikazioa eskertu nahi du. Izan ere, 934 boluntario daude egun elkarteak Gipuzkoa osoan dituen egoitzatan; Urola Kostan 85 lagun dira, guztira. Era berean, herritarrei dei egin die boluntario taldearekin bat egitera anima daitezen.
Minbizia duten pertsonei eta haien senideei aurrea hartu, sentsibilizatu eta lagundu nahi die Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak, baita minbizia hobeto diagnostikatu eta tratatzeko ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatu ere. Horregatik, elkarteak helburu argi bat du: elkarteko boluntarioen familiarekin bat egin nahi duten pertsona gehiago bilatzea.
Argi dute boluntarioen elkarte bat direla, eta boluntarioen "ezinbesteko" lanari esker, aurrera eman ahal dituztela beraien jarduerak. Elkartearekin harremanetan jarri nahi duenak 943-45 77 22 telefono zenbakira dei dezake edo asociacioncontraelcancer.es webgunean jaso dezake informazio zabalagoa.