80 eta 90 urte bete dituzten zarauztarrak omendu ditu Udaberrik

Juan Luis Romatet 2023ko abenduaren 3a

Omenaldia jaso duten herritarrak, Xabier Txurruka alkatearekin. (Udaberri elkartea)

Bazkari baten bueltan omendu ditu Udaberri jubilatuen elkarteak aurten 80 edota 90 urteak bete edo beteko dituzten herritarrak. 

Pasa den ostiralean, azaroaren 24an, egin zuten omenaldi ekitaldia, Santa Barbara jatetxean. Aurten 80 lagunek bete dituzte 80 urte eta beste 32k 90 urteak. Bakoitzak zorion txartela, Xabier Txurruka Zarauzko alkatearen agurra, eta bazkarian parte hartzeko gonbidapena jaso zuen.

Udaberri elkarteko kideek azpimarratu duten bezala, "oso giro onean ospatu genuen bazkaria, hamaika historiaren artean, kantuz kantu…".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide