Abenduko zubiarekin bat eginik, urtero bezala, Erdi Aroko Azoka antolatu dute Zarautzen. Abenduaren 5etik 10era izango da, 11:00etatik 21:15era. Aurrez, ordea, azokaren muntaketa lanak egin beharko dituzte, eta, hain justu ere, datorren astean banderak jarriko dituzte Alde Zaharrean.
Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, astelehenean bertan egingo dituzte lanak, 08:30etik 16:00etara, eta ondorengo guneetan ariko dira: Iturribide kalea, Geltoki kalea, Kale Nagusia, Foruen kalea, Herrikobarra kalea, San Frantzisko kalea, Zigordia kalea eta Lege Zaharren enparantzan.