Nafarroako Ibil Bedi musika taldeak Gure Perimetroa kontzertu biran murgildu da, eta bihar arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Hiruputzu gaztetxean. Maiatzean argitaratutako Goldea diskoa aurkeztuko du zuzenean.
Pop musika dute oinarri, tarteka rockaren edo folkaren eremura gerturatuz. Amets Aranguren (ahotsa, teklatua, gitarra), Eder Escalera (bateria), Javier Larrañeta (baxua, koroak), Ibai Osinaga (ahotsa, gitarra, bonbardinoa) eta Areta Senosiainek (biolina, teklatua, ahotsa) osatzen dute Ibil Bedi.