Modelo aretoa beteko zuen Zarautz Trik jaialdiaren hirugarren edizioak larunbatean. Xabi Solano eta Kimua dantza kolektiboaren emanaldia iragarri bezain pronto, sarrera guztiak agortu ziren. Trikitixa eta dantza uztartuko ikuskizunak ez zuen inor epel utzi. Aitzitik, bertaratu zirenek gogotik gozatu zuten Solanok eta Kimuak eskainitako proposamenarekin; Zarautz Trik-eko kideek ere hartu zuten haiekin parte.
Antolatzaileek kontzertuko zozketako zenbaki sarituak ere jakinarazi dituzte:
- Muniosoro erretegian bi ogitarteko eta sagardo botila: 501
- Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua: 557
- Zarauzko Merkatua Bizirik elkartearen eskutik denboraldiko otar eder bat: 1536
- Kirkilla jatetxean dastatzeko bi menuko bonoa: 119
- Kirkilla jatetxean dastatzeko bi menuko bonoa: 1152
- Delicatessen Juantxo Gaztaken eskutik otar eder bat: 1500
- Mokoroa txakolindegiaren eskutik lau lagunentzako bisita gidatua + mokadutxoa: 1283
- Moor Surf Eskolaren eskutik bost lagunentzako bi orduko ikastaroa: 389