Afagik estimulazio kognitiboaz hitzaldia eskainiko du bihar

Mireia Galarza Bastida 2023ko azaroaren 28a

Hain zuzen, Victoria Lucerol elkarteko psikologoak eskainiko du Dementzia duten pertsonen estimulazio kognitiboa hitzaldia, 19:00etan, Antoniano aretoan.

Afagi Alzheimerra eta beste gaixotasun kognitiboa batzuk dituzten senideen, lagunen eta pertsonen Gipuzkoako elkarteak hitzaldia antolatu du biharko. Hain zuzen, Victoria Lucerol elkarteko psikologoak eskainiko du Dementzia duten pertsonen estimulazio kognitiboa hitzaldia 19:00etan, Antoniano aretoan.

Hitzordua Enbil-Roteta anai-arrebak jardunaldien barruan egiten den hirugarren jarduera da, eta antolatzaileek azaldu dute gaztelaniaz izango dela hitzaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide