'Literatura emanaldi musikatua' saiorako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko azaroaren 27a

Literatura emanaldi musikatua. (Goiena)

Zozketan parte hartu nahi dutenek dagoeneko badute horretarako aukera. Ostegunean amaituko da zozketan parte hartzeko epea, 16:30ean.

Ostiral honetan, abenduaren 1ean, Literatura emanaldi musikatua saioa eskainiko dute Modelo aretoan, 16:45ean hasita. Joxe Mari Iturralde eta Joseba Sarrionandia arlo literarioaz arduratuko dira, Iñar Sastre eta Anne Etchegoyen arlo musikalaz, eta Olatz Prat kazetari eta abeslaria koordinazio-lanetan ariko da.

Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik. Zozketan parte hartzeko epea osteguneko 16:30ean bukatuko da, eta horretarako esteka honetan eman behar da izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide