Abian da 2023ko Kirol Sariak aukeratzeko prozesua

Mireia Galarza Bastida 2023ko abenduaren 1a

Beste edizio bateko Kirol Sariak. (Hitza)

Proposamenak Aritzbatalde kiroldegiko harreran aurkeztu daitezke idatziz edota  kirola@zarautz.eus helbide elektronikoan, eta horretarako azken eguna abenduaren 8a izango da.

ko urtarrilaren 27an 2022ko Kirol Sariak banatuko ditu Zarauzko Udalak, Modelo Aretoan ospatuko duten ekitaldian. Beste urte batez, kirol arloan herritar aipagarrienak sarituko dituzte, ondoko kategorietan: emakumezko eta gizonezko kategorian kirolari onenak, emakumezko eta gizonezko kategorian kirol talde onenak, kirol babesletza, entrenatzaile onena eta Kirola Bizi saria, boluntarioen lana txalotzen duena. 

Hala, Zarauzko Udalak parte hartze prozesua abiatu du jada herritarrek sari horiek jasotzea merezi duten hautagaiak proposa ditzaten. Proposamenak Aritzbatalde kiroldegiko harreran aurkeztu daitezke idatziz edota  kirola@zarautz.eus helbide elektronikoan, eta horretarako azken eguna abenduaren 8a izango da. Sarituak abenduaren 18ko astean emango ditu jakitera udalak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide