Santa Luzia egunez irteera antolatu du Udaberrik

Mireia Galarza Bastida 2023ko azaroaren 27a

Jantziaren zentroko erakusketa bat. (Jantziaren Zentroa)

Hain zuzen, Jantziaren Zentrora eta fanderiako errotara egingo dute txangoa, eta Pasai Donibanen egingo dute bazkaria. 

Santa Luzia Eguna dela eta, abenduaren 13an Errenteriara irteera antolatu du Udaberrik, zehazki Jantziaren Zentrora eta fanderiako errotara. Bazkaria, berriz, Pasai Donibaneko Jubilatuen jatetxean izango da, Ontxiola jatetxean.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko, ohi bezala, Udaberriko bulegora jo beharko dute interesa dutenek, dagokion ordutegian. Posta elektronikoz ere eman daiteke izena. Antolatzaileek azaldu dute plazak amaituko direla autobusa osatzen denean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide