Azken aukera Euskal Herriko Txiki Surf Txapelketarentzat

Mireia Galarza Bastida 2023ko azaroaren 27a

Iazko Euskal Herriko Gazte Surf Txapelketa Zarautzen. (EHSF)

Asteburu honetan izango da hitzordua, eta antolatzaileek adierazi dute izena emateko epea, orain arte egin ez dutenentzat, irekita egongo dela bihar gauerdira arte.

Behin baino gehiagotan atzeratu ostean, azken aukera emango diote Euskal Herriko Txiki Surf  Txapelketari  datorren abenduaren 2an eta 3an. Hasiera batean, apirilean ziren txapelketa egitekoak, gero urrian, eta azkenik azaroan. Eguraldia eta olatuen baldintzak tarteko, ordea, ezin izan dute egin orain arte. Asteburu honetan egingo dute azken saiakera.

Antolatzaileek adierazi dute izena emateko epea, hala egin ez dutenentzat, irekita egongo dela bihar gauerdira arte, hemen. Izena emanda dauden baino joan ezingo duten surflariek epe bera izango dute antolatzaileei abisatzeko. 18, 16, 14, 12 urtez azpiko mailako surflariek hartuko dute parte bertan, nesketan zein mutiletan, Zarauzko olatuetan. Zehatz-mehatz, Munoa parean ariko dira lehian, eta tartean Zarauzko hainbat ordezkari izango dira. Probak egun osoan zehar jokatuko dituzte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide