Arkamurka natur taldeak antolatuta, perretxikoen toxikotasunari buruzko hitzaldia izango da bihar Antonianon. 19:00etan izango da ekitaldia, eta bertan, Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Pedro Arrillagak intoxikazio kasuetan jarraitu beharreko pausoak azalduko ditu.
Horretaz gain, "prebentzioan arreta jarriz, mikologoen eta osakidetzako larrialdi-zerbitzuen arteko elkarlanaren garrantzia" ere hizpide izango du Arrillagak. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.