Adinekoi zuzendutako 'Goizetik' programa jarri dute martxan Gizarte Zerbitzuek

Jabi Gonzalez Toston 2023ko azaroaren 27a

Jesus Arana Gizarte Politiketako zinegotzia 'Goizetik' programako saioak abiatu dituzten gelan. (Zarauzko Udala)

Mendekotasun-arriskuan dauden 65 urtetik gorako herritarrak dira xede talde nagusia eta helburu nagusia da isolamendu eta bakardade egoerak konpentsatzea.

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuek Goizetik deitu duten programa jarri dute martxan. Adinekoi zuzendutako zerbitzu prebentiboa, asistentziala eta komunitarioa da eta helburu nagusia da erabiltzaileen autonomiari eustea eta gizarteratzea bakardade egoerak konpentsatzeko. Zehatzagoa ere izan da; izan ere, azaldu du zerbitzua mendekotasun-arriskuan dauden 65 urtetik gorako herritarrei dagoela zuzenduta, batik bat, nahiz eta xede taldea zabalagoa den. Mendekotasun-egoera aitortuta ez izanik, hauskortasun-isolamendu sozial edota bakardade-egoeran daudenei zuzenduta ere badago programa. Zentzu horretan, ingurukoak galdu ondoren dolu-prozesuan dauden adinekoak, depresioa nahiz autoestimu-maila baxua dutenak zerbitzua erabiltzera animatu dituzte dituzte.

Udalak zehaztu du, halaber, Udaberri eraikineko bigarren solairuan eskainiko dutela zerbitzua, eta, guztiz doakoa dela. Joan den azaroaren 13tik dago martxan eta asmoa da b talde osatzea: lehena, astelehen, asteazken eta ostiraletan bilduko da, 10:00etatik 13:00etara, eta bigarrena, astearte eta ostegunetan, ordu berean. Taldeak 10 pertsonakoak izango dira eta astetik astera egunak txandatuko dira. 

Era berean, udalak azaldu du programaren barruan egingo dituzten saioak bideratuta egongo direla adinekoen autonomia pertsonala bultzatzera eta narriadura eta mendekotasun-egoerak atzeratzera. Horrez gain, zerbitzua ahaleginaduko da etxean bakarrik denbora luzez egoten diren adinekoen gizarte-harremanak eta komunikazioa errazten gizarte-isolamendua saihesten laguntzeko. Horren harira, Jesus Arana Gizarte Politiketako zinegotziak adierazi du udalak ekimen honekin lortu nahi duena dela "adineko pertsonei elkartzeko eta beste pertsona batzuekin eta udalerriko komunitate-jarduerekin harremanak izateko guneak ematea".

Adinekoen gaitasunak indartzea xede

Bada, bide horrretan, "pertsona bakoitzaren gaitasunak sustatuko dira, bizitza aktiborako jardueren garapena errazteko. Bestalde, dauzkaten gaitasun kognitiboen galera ahal den heinean atzeratzea bilatuko du, arretarako, memoriarako eta abarrerako teknikak erabiliz", Aranak xehatu duenez.

Horrez gain, udalak azaldu du Goizetik programak bakarkako eremuak nahiz taldekakoak eskainiko dizkiela erabiltzaileei beren gaitasun kognitiboak zein fisikoak lantzeko, baita harremanekin loturiko alderdiak lantzeko ere. Bakarkako eremuan, esku-hartzea adineko pertsona bakoitzari zuzenduta egongo da bere baliabideak eta aukerak ezagutzeko, jarduerak bere benetako gaitasunera egokitzeko, eta, talde eremuetan, aldiz, parte hartzaileen arteko harreman sozialak sustatzeko tailerrak eta jarduerak antolatuko dituzte.

Esan bezala, komunitate eremua ere landuko dute programako saioek, xedea gizarte harremanak eta integrazioa sustatzea baita, azken finean. Izaera ludikoa duten saioen bitartez, betiere. Gizarte Politiketako zinegotziak adierazi duenez, "departamentuarentzat ere oso lagungarriak izango dira saio horiek, bertan, beste zerbitzu batzuen esku-hartzea eska dezaketen premia-egoerak detektatzeko aukera ere izango baita".

Zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi duten herritarrek udaleko Gizarte Zerbitzuekin jo dezakete horren bila eta bi bide dituzte horrtarako: 943-005 111 telefonora deituta edota Zigordia kaleko 33. zenbakiko bulegoetara bertaratua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide