Zendutako alderdikideak gogoratuko ditu EAJk bihar

Mireia Galarza Bastida 2023ko azaroaren 25a

Zarauzko Batzokia. (Argazkia: Zarauzko Batzokia)

Elizkizuna egingo dute parrokian, eta ondoren hamaiketakoa Batzokian.

Sabino Aranaren heriotzaren urteurrenaren harira, Zarauzko EAJk urte honetan zendutako alderdikideak gogoratuko ditu bihar, hilak 27. Horretarako, elizkizuna izango dute, 10:30ean hasita, Andra Mari Zeruratzea parrokian.

Zarauzko EAJk afiliatu eta alderdikide guztiak gonbidatu nahi ditu alderdikideen omenezko mezara, eta ondoren Batzokian izango den hamaiketakora.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide