Pertsona errefuxiatuen aldeko VIII. Txokolatada Solidarioa antolatu du Hotz Zarautz elkarteak bihar arratsalderako. Txokolate beroa eta txurroak eskainiko dituzte bost euroan, 17:00etatik 19:00etara, La Perla kafetegian.
Era berean, asteazkenean hasi zen materiala biltzen bigarren eskuko produktuen Gabonetako VII. Azoka Solidariorako. Horregatik, dei egin die herritarrei erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden ondasunak Patxiku kaleko 5. zenbakira (Milar Visson denda zegoen tokia) eraman ditzaten. Orotariko objektuak onartzen dituzte, liburuak salbu.
Elkartasun azokan bildutako dirua pertsona errefuxiatuak laguntzeko baliatuko dute, eta produktuak eman nahi dituzten herritarrek astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara eraman ahalko dituzte.