'Vidas pasadas' filma emago dute gaur eta bihar

Aritz Mutiozabal 2023ko azaroaren 26a

Celine Song zinegilearen debuteko lana da, eta, guztira, hiru emanaldi eskainiko dituzte Modelo aretoan.

Celine Song zuzendari hegokorearraren lehen film luzea da Vidas pasadas, gaur eta bihar Modelo aretoan eskainiko dutena. Urte hasieran estreinatu zuten Sundanceko zinema jaialdian, eta zinema aretoetara iritsi aurretik, Berlingo zinemaldian ere eman zuten pelikula.

Greta Lee, Teo Yoo eta John Magaro dira istorioko aktore nagusiak, eta haurtzaroko bi lagunen arteko topaketa du kontagai, haien arteko erlazioa eta oro har izan duten bizitza hausnartuz.

Sinopsiak honela dio: "Norak eta Hae Sungek, lotura handia zuten haurtzaroko bi lagun dira. Banandu egin ziren Noraren familiak, orduan 10 urte besterik ez zituenak, Hego Koreatik Kanadara emigratu zuenean. Handik urte askotara, Nora New Yorken antzerkia ikasten ari denean, biek topo egingo dute online, eta aste bat igaroko dute elkarrekin, maitasunaren, patuaren eta bizitza bat osatzen duten hautuen aurrean".

Azaroak 26, igandea
19:15. Vidas pasadas

Azaroak 27, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Vidas pasadas
19:30. Vidas pasadas

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide