Eguraldi kaskarrak hasi diren egunotan, jada ohitura bihurtu duten Salbide Auzo Elkarteko kideek Gaztain Eguna antolatu dute larunbaterako. Aurreko urteetan bezala, gaztaina erreak banatuko dituzten bertaratzen diren haurrei zein helduei.
Ekitaldia 18:00etatik aurrera hasiko dela jakinarazi du auzo elkarteak, Salbideko parkean, eta musikaz girotuta egongo da. Era berean, herritar guztiak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera.