Itsas hondakinak bilduko dituzte bihar hondartzan

Juan Luis Romatet 2023ko azaroaren 25a

Zarauzko hondartzan egindako itsas hondakin bilketetako bat. (Zarauzko Udala)

Itsas Zaintza Sareak egin du deialdia, eta 11:00etatik aurrera ariko dira itsasoak itsasertzera ekarritako zaborra jasotzen.

Itsasoak hondartzara ekarritako hondakinak jasoko dituzte bihar, 11:00etatik aurrera. Itsas Zaintza Sareak antolatutako jarduera da, eta ekimenean parte hartu nahi duenak 619 81 42 25 telefono zenbakira dei dezake edo info@master.eus helbidera idatzi.

"Planetarentzat jasangarriagoak diren ohitura berriak sortze" aldera abiatu zuten Itsas Zaintza Sarea: "Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, itsas agenteen sare honek itsas inguruneari buruz duten ezagutza guztia balioetsi nahi du, eta haiek itsasoaren zaintza erreferente bihurtu".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide