'ZtandaP' binakako bakarrizketa eskainiko dute gaur Modelon

Mireia Galarza Bastida 2023ko azaroaren 24a

Bakarrizketako irudi bat. (Tolosaldeko ataria)

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai igoko dira oholtzara, eta umore klabean arituko dira "betaurreko moreak jantzita", betiere. 20:00etan izango da hitzordua. 

Azaroaren 25aren bueltan antolatutako ekintzen barruan, umorea eta kultura nahasten dituen hitzordua izango da gaur arratsaldean Modelon. Hain zuzen ere, ZtandaP binakako bakarrizketa saioa eskainiko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik, eta umore klabean arituko dira "betaurreko moreak jantzita", betiere. 20:00etan izango da bakarrizketa, eta sarrera bakoitzak 8 euroko balioa izango du. 

Bertan, besteak beste, orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide. "Kritika egiten, deseraikiz, barre eginez eta eginaraziz eztandarazi eta lehertu nahi ditugu bazterrak", diote aktoreek. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide