Zarata Zarautzek antolatuta, igande honetan kontzertu interesgarria izango da Hiruputzu gaztetxean. Hiru musika talde ariko dira zuzenean, 19:00etatik aurrera: No Drama, Anarres eta Mäte. Lehenengo biak Okzitaniako Tolosakoak dira, hirugarrenak Zarauzkoak.