Gaur irekiko dute Nazioarteko Argazki Mostra Sanz Enean

Aritz Mutiozabal 2023ko azaroaren 24a

Pedro Luis Ajuriaguerraren irudi bat. (Pedro Luis Ajuriaguerra)

Ospe handiko lau argazkilariren lanak ikusteko parada izango da datorren urtarrilaren 21era arte.

Zarauzko Argazkizale Elkarteak Ramon Serras 31. Nazioarteko Argazki Mostra zabalduko du gaur, 18:00etan, Sanz Enea kultur etxeko erakusketa aretoan. Aurten, ospe handiko Elisa Biagi, Nuria Blanco Arenas, Silvia Catalan eta Pedro Luis Ajuriaguerra argazkilarien lanak paratuko dituzte.

Urtarrilaren 21era arte izango da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Gabonak direla, ordea, egun jakin batzuetan aretoa itxita egongo da: abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an, hain justu ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide