Ez ohiko saioa egingo dute gaur Photomuseumeko Gela programaren barruan; izan ere, ingurumenaren arloan gero eta oihartzun gehiago duen trantsizio ekologikoaz arituko dira. Horretarako, joan den irailaren 28an Gasteizko Dendaraba aretoan egin zuten Ingurumena. Krisia? Zer krisi? hitzaldi-solasaldia hitzaldi-solasaldia proiektatuko dute.
Ihobe, Vital Fundazioa, Gasteizeko Udala eta Euskal Kazetari Elkarteak antolatu zuten ekitaldia gaian adituak diren bost profesionalek hartu zuten parte eta trantsizio energetikoaren eta klimatikoen balioak ingurumenaren sentsibilitatetik aztertu zituzten. Bost adituetatik lau Ingurumenaren Euskal Kazetaritza Saria jasotakoak dira: Gorka Belamendia Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Zentroko teknikaria, Ramon Bustamante kazetaria, Eva Caballero komunikazio zientifikoan espezializatutako kazetaria, eta, Julen Rekondo ingurumen gaietan aditua, hain zuzen ere. Azkena, Rekondo, Ingurumenaren Sari Nazionalarekin ere aitortu dute. Haiekin batera aritu zen bosgarren aditua, Odile Rodriguez de la Fuente biologoa eta dibulgatzaile zientifikoa da.