Merkatua Bizirik elkartearen lehen urteurrena ospatzeko festa egingo dute etzi

Jabi Gonzalez Toston 2023ko azaroaren 22a

Merkatua Bizirik elkartearen sorrera festa. (Aritz Mutiozabal)

Zuzeneko musika, pintxoak eta sagardoa eskainiko dituzte 18:00etatik 20:00etara, eta, dituzten asmoen berri emateko ere baliatuko dute hitzordua.

Urtea betetzeko oraindik hilabete falta (abenduan egin zuten aurkezpena) bazaio ere, Merkatua Bizirik elkarteak bere lehenengo urtebetetze festa aurreratzea erabaki du. Hala, joan den otsailean antolatu zuen sorrera festaren antzeko ekitaldia antolatu du etzirako, 18:00etatik 20:00etara egiteko.

Zehaztu dutenez, parrilla eta sagardo txotxa jarriko dituzte, eta, euro batean salduko dituzte pintxoak eta edariak. Horrez gain, bertsoak eta zuzeneko musika izango dira: Zarautz Triki kultur elkarteko eta Arrai zopako kideek trikitixa doinuekin eta euskal kantuekin alaituko dute festa. Haiekin batera, txalapartariak ere izango dira.

Halaber, aurrera begirako asmoen berri emateko eta neguko produktuen aurkezpena egiteko ere baliatuko dute festa Merkatua Birik elkarteko kideek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide