Andereño haur antzerkia taularatuko du igandean Anita Maravillas antzerki taldeak, 16:45ean, Modelo aretoan. Konpainiak aurkeztuko duen andereñoa ausarta, trebea eta atsegina da, eta haurren gaitasunak ikusteko gai da. Eskola eder bat eraiki dute basoan, animalia guztientzako lekua duena. Txotxongilo bidezko ikuskizun mutua eta jostaria da Anita Maravillasena.
Andereñok gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, horregatik, bere ikasleak askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, nagusiek gerra bat hasiko dute, eta, ondorioz, gure protagonistek atzean utzi beharko dute gogo biziz amestutako eskola, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikia. Istorio hau libre eta zoriontsu izateko ahalegin zoro eta ederra da. Bertan, andereño ausart haien hitzak bildu dira, belarrira honako hau xuxurlatzen digutenak: libre izateko lehen baldintza saiatzea da.
Sarrerak 4 euro balio du, eta Modeloko txarteldegian eros daiteke edo Kutxabank-eko atari digitalean.