Zarautz Trik jaialdiaren hirugarren edizioak Modelo aretoa beteko du larunbatean; izan ere, ekitaldia bertatik bertara jarraitzeko sarrera guztiak dagoeneko erreserbatu dituzte. Nolanahi ere, ekitaldi hori ez dute ohikoa formatuan egingo, agenda arrazoiak tarteko aldatu egin behar izan baitute. Gauzak horrela, trikitixa eta dantza uztartuko dituzte aurtengoan ere, baina Xabi Solano eta Kimua dantza kolektiboaren eskutik.
Herritarrengandik jasotako erantzuna ikusita, "oso gustura" azaldu dira antolatzaileek, zeren eta ez zekiten nolakoa izango zen bazuten "beldur apur bat" Oñatin (Gipuzkoa) ere trikitixa jaialdia egingo dutelako larunbatean bertan. Horrez gain, azaldu dute hasieran ez zutela argi ekitaldia non egin: "Zalantza genuen Lizardi Aretoa edo Modelo zen egokiena, baina ekitaldi mota eta lekuaren erabilgarritasunagatik Modelo hautatu genuen".
Sarrera guztiak erreserbatuta daudenez, ez da salmentarik izango Modeloko leihatilan emanaldiaren egunean, eta eserlekua gorde dutenek 18:00etatik aurrera jaso beharko dituzte. Arteoko ateak, berriz, 18:30ean zabalduko dituzte eta emanaldia 19:00etan hasiko da. Horrez gain, hainbat sorpresa izango direla ere aurreratu du Zarautz Trik elkarteak.