Kiroldegiko igeriketa ikastaroetako bigarren hiruhilekoan izena eman daiteke

Aritz Mutiozabal 2023ko azaroaren 21a

Zarauzko igerilekua. (utzitakoa)

Aste honetan, lehen hiruhilekoan aritu ez direnek izango dute izena emateko lehentasuna, eta abenduaren 18tik 23ra, aurrez aritutakoek.

Aritzbatalde udal kiroldegiak zabaldu du ikasturteko bigarren hiruhileko igeriketa ikastaroetan izen-emate epea. Une honetan, azaroaren 26ra bitartean, lehen hiruhileko horretan aritu ez direnek izango dute lehentasuna, eta emaitzak abenduaren 5ean kaleratuko dituzte. Ondoren, abenduaren 18tik 23ra, aurrez ikastaroetan dabiltzanen epea irekiko dute, eta horien emaitzak abenduaren 29an emango dituzte ezagutzera. Ohi bezala, zozketa bidez esleituko dira plazak.

Ikasturteko ikastaroen eskaintza, berriz, ez dute oraindik argitaratu. Dena dela, izen-emate epea abenduaren 1ean irekiko dute, eta iriste hurrenkeraren arabera izango da. Egun horretatik aurrera, ikastaroetan aritu ez direnek izango dute izena emateko aukera, egon daitezkeen plazetan. Aldi berean, egun ikastaroetan aritu eta maila gainditzen dutenek, abenduaren 20tik aurrera izango dute hurrengo mailan izen emateko aukera.

Gainerakoan, ikasturteko ikastaroetan dabiltzanek –Txibia, Olagarro, Igela, Marrazo, Gazte) baja aurkeztu beharko dute jarraitu nahi ezean, eta hori egiteko epe muga abenduaren 15a izango da. Baja harreran epe horretarako aurkezten ez bada, automatikoki mantenduko zaio plaza hurrengo hiruhilekorako.

Informazio gehiagorako edo edozein zalantza argitzeko, Aritzbatalde kiroldegiko harreran galdetu daiteke edoe 943-00 51 23 telefono zenbakira deitu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide