'Galdedebalde'-k saio berezia eskainiko du larunbatean Bulegorekin

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 20a, 16:15

Arraio Irratiko irratsaioak ateak zabalduko dizkie herritarrei. Bertaratu nahi dutenek gaur 18:30etatikk aurrera izango dituzte sarrerak eskuragarri Hiruputzu gaztetxean.

Bulego musika taldea izango dute gonbidatu Arraio Irratiko Galdedebalde irratsaioan datorren larunbatean. Gainera, publikoari irekia izango da saioa eta bertaratzen direnek elkarrizketan parte hartzeko aukera izango dute. Bestela esanda, talde azkoitiarreko kideei galderak zuzenean egiteko aukera izango dute.

Nolanahi ere, irratsaiora bertaratzeko nahitaezkoa izango da sarrera izatea. Gaur 18:30etik aurrera jarriko dituzte eskuragarri Hiruputzu gaztetxean. Irratsaioko kideek zehaztu dute, halaber, elkarrizketaz gain, kontzertu akustikoa eskainiko dutela larunbateko saio berezian eta zozketak ere egingo dituztela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide