Azaroaren hasiera zabaldu zuten Maria Jesus Cueto artistaren Ibilbideak erakusketa, eta hilabete eta erdi geroago, igande honetan emango dio amaiera bere ibiliari Sanz Enea kultur etxean. Beraz, oraindik erakusketa bisitatu ez dutenek, asteburu hau izango dute horretarako azken aukera; hiru egunetan arratsaldez izango da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.
Bere ibilbide artistikoan 1974 urtetik 2023ra arte egindako lanek osatzen dute erakusketa Kultur etxeko erakusketaren lehenengo aretoan instalazio bat eta eskulturak daude ikusgai; bigarren eta hirugarren aretoetan bere ibilbide artistikoaren eta performance baten bideoak; eta laugarrengoan bere azken hamarkadan egindako obra grafikoa.