Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 19a, 09:00

Zirku tailerraz, puzgarriez eta ginkanaz gozatu ahal izango dute etxeko gazteenek gaurko egunean herriko txoko desberdinetan. Eguraldiak eusten badio, Salberdingo parkean eta Lege Zaharren Enparantzan izango dira ekintza horiek. 

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da astelehenean, hilak 20, eta horren bueltan, hainbat ekintza egingo dituzte gaur herrian zehar Zarauzko Udalak antolatuta. Gaztelekuko eta Ludotekako hezitzaileekin elkarlanean antolatu dituzte ekintza horiek, eta 4-18 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta egongo dira, bi taldetan banatuta.

Lehenengo multzoa 4-12 urte bitarteko umeentzat izango da, eta bertan zirku tailerra eskainiko dute, 17:00etatik 19:00etara Salbideko parkean. Euria eginez gero, tailerra Aritzbatalde pilotalekura lekualdatuko dute. 12-18 urte bitarteko nerabeentzat, aldiz, puzgarriak jarriko dituzte 16:30ean, eta ginkana ere egingo da 17:00etatik 19:00etara. Bi ekimen horiek Lege Zaharren Enparantzan izango dira eguraldi ona eginez gero; eguraldi txarra eginez gero, Gaztelekuan izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide