Zarautz Oroimenean zikloaren bigarren hitzaldia eskainiko dute asteartean Udaberri jubilatuen eta pentsiodunen elkartean. Arrantzak eta ontziolak Zarautzen izan zuten garrantziaz ariko dira solasean Javier Agirregabiria, Pedro Sainz Beistegi eta Javier Sainz Beistegi, 19:30etik 21 00etara, Udaberriko lehen solairuko aretoan.
Hiru hizlariek urteak daramatzate Zarauzko material grafikoak eta idatziak biltzen, eta, era berean, deskubritzen ari direna familiartekoen, lagunen, ezagunen eta Zarautz mailan partekatzen ari dira modu irekian. Hainbat argitalpen ere egin dituzte, eta horietako batzuk Udaberriren bulegoan daude eskuragarri. Hirurek argi dute ez direla historia liburuak, "istorioen kontalari" gisa jotzen baitute beren burua.