Arraio Irratiak festa berezia antolatu zuen joan den astean, azaroaren 10ean, Hiruputzu gaztetxean. 18. denboraldi irratsaioak aurkeztearekin batera, Sofa eta Jikuri musika taldeek jo zuten Hiruputzu gaztetxean. Jendetza bildu zen ekitaldian, eta biziki gozatu zuten festarekin.
Arraiok Sofa hirukotearen zuzenekoa grabatu zuen, eta haien kontzertua entzungai jarri du irratiaren blogean.