'Umore Feminista zure kontsumorako' bakarrizketa sorta izango da bihar

Aritz Mutiozabal 2023ko aza. 16a, 16:50

Elsa Ruiz umoregilea.

Belen Nevado, Silvia Albert eta Elsa Ruiz ariko dira, 19:00etatik aurrera, Emakumeen Etxean. 

Zarauzko Emakumeen Etxeak Umore feminista zure kontsumorako bakarrizketa sorta antolatu du biharko, Setem Hego Haizea gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean. Ekitaldia Emakumeen Etxean bertan izango da, 19:00etan hasita, eta tokia mugatu denez, aurrez eman behar da izena 943-00 51 36 telefono zenbakira deituta edo emakumeen-etxea@zarautz.eus posta elektronikora idatzita.

Guztira, hiru bakarrizketaz osatutako saioa izango da: Belen Nevado aktoreak Pinturas de guerra izenekoa eskainiko du; Silvia Albert sortzaile eta aktibistak Hablemos en serix; eta azkenik, Elsa Ruiz ilustratzaile eta youtuberrak Machismo a tope de cobertura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide